2015(e)ko azaroaren 29(a), igandea

ANIZTASUN SEXUALA ETA GENEROKOA






LESBIANA: Emozionalki edo fisikoki sexu bereko norbaitek erakartzen duen emakumea.
GAY: Emozionalki edo fisikoki sexu bereko norbaitek erakartzen duen gizona.
TRANSGENERO: Jaiotzerakoan esleituriko generoarekin ados ez dagoena, eta ondorioz sistema bitarrari uko egiten diotenak, hau da, ez direnak ez emakume ezta gizonezkoen ereduarekin identifikatzen. Normalean, genero batera egokitzeko kirurgiarik ez dute egiten.
TRANSEXUAL: Jaiotzerakoan esleituriko generoarekin ados ez dagoena. Beraz bere gorputzerakin eroso sentitzeko prozesu kirurgiko, hormonal zein psikologia gauzatzera behartua dagoena, bere NANean berak sentitzen duen generoa islatu ahal izateko.
TRABESTI: Egunerokotasunean erabiltzen duen generoarekin bat ez datorren jazkera erabiltzea gustoko duena. Jazkera hori ez da egonkorra izango bere bizitzan eta ez du bere sexualitatearekin zerikusirik izango.
BISEXUALA: Nahiz emakume nahiz gizonekiko erakarpena sentitzen duena.
INTERSEXUALA: Bere genitalitatean gizon eta emakumeen ezaugarriak dituen pertsona. Bere kromosoma informazioa ez dena XX edo XY sistema bitarra egokitzen. Arrunki "hermafrodita" deitu izan zaie, edonola, hitz honek gutxiespena kutsua du. Normalean, intersexual jaiotzen diren haur askoren jaiotzako sexua kirurgiaren bitartez erabakitzen da. Eta horrek gero arazo emozional zein fisikoak sortzn ditu gehienetan. Maiz nerabetasunean kirurgikoki esleitu zaien sexuarekin ez daude ados.
QUEER: Ingelesez <oker, marimutil, marikoi> eta orokorrean arautik kanpo kokatu direnak izendatzeko erabili izan da.
Aldi berean, gizarte mugimendu edo aktibismo korronte bat ere izendatzen du. Mugimendu hau 80ko eta 90eko hamarkadetatik aurrera AEBetan agertu zen mugimendu feministari lotuta. Korronte honek pertsonen arteko ezberdintasuna zentzu zabalean ulertzen du eta identitate finko edo estatikoetatik ihes egiten du, pertsonen ahalmenak aldakorrak eta era askotakoak direla ulertuz. Horretaz gain, pribilejioen hausnarketa bat egiten du zeinean arraza, jatorria, klase soziala eta bestelako diskriminazio elementuak kontuan hartzen dituen.


2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

HEZKUNTZA ARLOAN


Aniztasunak, hezkuntza arloan, ikasleen arteko ezberdintasunei egiten dio erreferentzia. Guztiok gara ezberdinak eta gure eskolak aintzat hartzen ditu ezberdintasun horiek, bereizkerian bihurtu beharrean, norberaren gaitasun pertsonalak garatzeko aukera emanez.
Aniztasuna hainbat eremutan ematen da. Eskolan, lau eremu handitan agertzen da, elkarren arteko harremana sendoa izanik:


  • Genero-aniztasuna
  • Gizarte eta ekonomia-aniztasuna
  • Kultura-aniztasuna (hizkuntza)
  • Gaitasun pertsonalen-aniztasuna

Ikasleen aniztasuna gaur egungo ikastetxeetako errealitate bat da, eta ikasleak anitzak direla onartzeak garrantzitsua da. Honen ondorio nagusiena irakas-ikaskuntza egokitua eskaini beharra da, erantzun pertsonalizatu eta inklusiboaren bidez eta normalizazio irizpideen arabera. Hezkuntza sistema malgua izan behar da, eta benetako kalitatezko hezkuntza bermatu ahal izateko ikasle bakoitzaren gaitasun, behar, interes eta heltze erritmoen banakako ezberdintasunetara egokitu eta inklusioa era eraginkorrean lantzeko aukera izatea ezinbestekoa da.

Hau guztiak talde-lan handia eskatzen du baina, aniztasuna eskolan aberasgarria da, pertsona, talde zein gizartearentzako. Guztiok gara ezberdinak eta gure ezberdintasunak ezagutu eta errespetatuz eraiki behar dugu gure gizartea.