2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

ESKOLA INKLUSIBOA ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO

Ikasle guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea izatea bermatzea dakar hezkuntza‐inklusioak, eta hezkuntza‐bereizkeria eta  ‐bazterketa oro gainditu behar da horretarako.
Bide honetan, hainbat oztopo gainditu behar ditugu mundu guzti‐guztiak hezkuntza jaso, eskolan parte hartu eta ikas dezan, eta gizarte‐egoera ahuleko ikasleek eta gizarte‐maila apaleko ikasleek bereziki; izan ere, ikasle horiek baztertuta eta kalitatezko hezkuntzaren beharrean egoten dira maiz.

Ikuspuntua hau kontuan hartuz aldatu nahi badugu eskola, honako hiru gauza hauek egin behar ditugu:

1. Kultura inklusiboak sortu 

Eskola inklusiboan, irakasleek, ikasleek, familiek eta/edo legezko ordezkariek eta eragile sozialek komunitate‐sentimendua bizi eta lantzen dute guztien artean. Ikastetxearen parte direla sentitu behar dute ikasleek. Ikastetxeak komunitate bat izan behar du; hau da, antolatutako testuinguru bat, ikasleei harrera egin eta hainbat motatako esperientzia aberasgarriak biziaraziko dizkiena. Horretarako arreta jarri behar da eginkizun batzuei.


a) Berdintasuna, zuzentasuna eta justizia sustatzeari.   

b) Eskolako oinarrizko elementuak berregituratzeari, aniztasunari erantzuteko. 
c) Ikasle guztien ikaskuntza bermatzeari. 
d) Komunitateko kide guztien parte‐hartzea bermatzeari. 
e) Irakasleek ikasle guzti‐guztien gaitasunetan sinestea lortzeari.


2. Politika inklusiboak landu 

Politika hauek abian jartzen baditugu, ikasleen ikaskuntza eta parte‐hartzea hobetu egingo dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak ahalmen handiagoa izango du ikasle guzti‐guztiak aurrera bultzatzeko, batez ere, zaitasun‐egoeran dauden ikasleak.

Honako hauek egin behar dira politika inklusiboak lantzeko: 

a) Hezkuntza‐komunitateko kide guztiei eman behar zaie harrera eta parte-hartzea. 
b) Lege‐esparrua eta araudia egokitu behar dira.   
c) Eskola ikasle guztientzat irisgarri izateko lan egin behar dugu. 
d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lehenetsitako arloetan ikuspegi inklusiboa txertatu behar da, hezkuntza‐ sistemako maila guztietan. 
e) Hezkuntza‐etapa batetik bestera igarotzeko bidea erraztea bi etapen arteko kultura profesionalak elkarren artean hurbiltzeko. 
f) Ikastetxeen ikasketa‐proiektuak lantzea, eskola‐ curriculumeko gaitasunen ikuspegia ardatz hartuta. 
g) Curriculuma egitean kontua hartu beharreko neurriekin eta laguntza pedagogikoarekin lotzea aniztasunarekiko arreta. 
h) Irakasle‐talde egonkorrak sustatzea proiektu inklusiboak lantzea errazagoa izan dadin. 
i) Ikastetxe batek ikasleen aniztasunari erantzuteko egiten dituen ekimen guztiei egiten die erreferentzia laguntza pedagogikoak. Irakasleek eta familiek ikastetxeko eta komunitateko baliabideak erabili behar dituzte ikasle guztien ikaskuntza bultzatzeko.

3. Jarduera inklusiboak gauzatu

Hezkuntza‐jardunean, ikasleek jasotzen duten laguntza banakakoa eta bereizia izan ohi da. Eskola inklusiboan, ordea, laguntza kontzeptuak zabalagoa izan behar du; ezinbestekoa da irakasleek eta profesionalek elkarlanean jardutea, ikaskuntza‐metodoak ikasle guzti‐ guztien beharrei erantzutea eta irakasleek prestakuntza jasotzea; izan ere, prestakuntza oso garrantzitsua da hezkuntza‐jarduna gero eta inklusiboagoa izan dadin.

Ikastetxeak benetan inklusiboak izateko, ondoren zehazten dena beharrezkoa da:

a) Ikastetxeko ikasleen aniztasunaz jabetzea. 
b) Curriculumaren edukiak eta ikasgelako jarduerak berrikustea. 
c) Espazioak eta denbora nola erabiltzen diren aztertzea, eta helburuak kontuan hartuta berrantolatzea. 
d) Ikasleak motibatzea eta haien beharrei buruz gogoeta egitea. 
e) Aurretiko ezagutzak erabiltzea ikasgelako jarduerei eta lanari zentzua emateko. 
f) Proiektu zabalak eta malguak egitea, irakasleek proiektu horietan parte hartzea ekarriko dutenak. 
g) Ikasgelak beste modu batean antolatzea, ikasleen autonomia eta elkarlana sustatzeko.




2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

ESKOLA INKLUSIBOA


Eskola inklusiboa gustiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Ikasle guztiak beharrezkoak dira, bakoitzaren desberdintasunak irakaskuntza prosezua aberasten duelako.

Ikasle guztiek pertsonalki eta sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, bakoitzaren ahalmenaren arabera. Eskola inklusiboa hezkuntza integrala eskaintzen du, hau da, eduki akademikoak + garapen pertsonal eta soziala (baloreak). Kalitatezko hezkuntza dennetzat dibertsitateari erantzuten komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz.


EZAUGARRIAK


1- Ikasle guztien beharrizanak bete.
2- Eskolak bere ikasleak aniztasunean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea.
3- Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz ikastetxeak prest edon behar dira ikasle guztiak hartzeko.
4- Lan egiteko modurik egokiena talde lana, elkarlana, da.
5- Azken finean, inklusioa gisa eskubidea da.
6- Inklusioa komunitatea eta pertehartzea da.



PRINTZIPIOAK


Dibertsitatea barne hartzen duten ikasgela.
Curriculum zabala.
Ikaskuntza eta irakaskuntza interaktiboa.
Irakasleentzako laguntza.
Gurasoen partehartzea.





2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

GAITASUN PERTSONALAK

ANIZTASUN FUNTZIONALA

Hizkuntzaren bidezko bereizkeria eredu nagusia aldatu nahian, FVIren baitan "aniztasun funtzionala" kontzeptua sortu zen, "desgaitasun" hitza ordezkatzeko. Biztanleria sektore horren definiziotik negatibotasuna kendu, eta bere aniztasun funtsa indartu nahi izan zuten hala. 
Egiaz, kontzeptu hori giza komunitatea ulertzeko modu, ikuspegi edo filosofia berri eta parekideago batean sartzen da, eta "normaltasunaren zibilizazioa"-ren gezurrezko paradigma alde batera uztea proposatzen du. Egun arte indarrean egon den eredu "normalizatzaile"-an, pertsona desberdinei "arazo-kasu" gisa begiratu zaie; izan ere, "anormal"-tzat hartu dira eta, horregatik, artatu, konpondu, "normaldu" edo... isolatu behar ziren. Ez ziren eskubideen subjektutzat hartzen, baina bai arazoen subjektutzat.
Aniztasun funtzionala daukaten emakumeak eta gizonak biztanle gehienak ez bezalakoak dira, ikuspuntu biofisikotik. Ezaugarri desberdinak izanda, eta gizarteak sortutako ingurunearen baldintzak direla-eta, zeregin berberak beste modu batean egin beharrean izaten dira, batzuetan beste pertsona batzuen bitartez. Hala, pertsona gor asko begien edo zeinu eta keinuen bidez komunikatzen dira, gainerako biztanleok batez ere hitzen eta belarriaren bidez egin ohi dugun bitartean; betetzen dugun funtzioa, ordea, berbera da: komunikazioa. Joan-etorriak egiteko, pertsona batek gurpildun aulkia erabil dezake gehienetan, beste batzuek euren hankak darabiltzaten bitartean; funtzio bera modu desberdinetan burututa.
Horregatik, "aniztasun funtzionala" esapidea errealitate bati egokitzen zaio, zeinean pertsona baten funtzionamendua gizarte gehienarena ez bezalakoa baita. Proposatutako eredua planteamendu erraza da, eta erronka iraultzailea dakarkio gizarte kontzientziari: aniztasun funtzionala duten pertsonek giza aniztasunaren beste eragile bat baino ez direla onartzea. 
 

2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

GIZARTE ETA EKONOMIA

Gizarte‐ eta ekonomia‐maila apaleko haur eta gazteek oso kontuan hartzeko moduko arrisku‐talde bat osatzen dute. Hezkuntza‐sistemara iristeko desabantaila handiak izaten dituzte, eta desabantailok, gainera, are handiagoak izan litezke eskolak ezer egingo ez balu dela hezkuntza‐sistemara iristeko, dela eskolako bizimoduan parte hartzeko, dela lorpen akademikoak erdiesteko ahaleginean ikasle horiek porrot egin ez dezaten. Egoera hori guztiz bidegabea denez, beharrezkoa da eskolan behintzat konponbideren bat aurkitzea.

Desberdintasun‐ edo bazterketa‐egoeraren baten ispilu direnean, aniztasun horietako zenbatek eragiten dien, horiexek izango dira, hain zuzen, kolektibo mehatxatuenak, eta, beraz, hezkuntza inklusiboak haiei eskaini beharko die arreta gehien. Izan ere, aipatutako aniztasun‐mota horiek guztiak ardatz nagusi baten inguruan zertu behar dira: justiziarenean, alegia. Herritarren artean islatzen den aniztasun horrekin tentuz jokatu behar da, eta horixe da, hain juxtu, hezkuntza‐sistemen erronka handienetako bat. Eta, horretan, jakina, denek hartu behar dute parte: irakasleek, familiek, gizarte‐inguruneak eta hezkuntza‐administrazioak ere. 

Irakasleek, ikasleek, familiek eta/edo haien ordezkari legalek, gizarte‐eragileek, den‐denek hartzen dute parte eskola inklusiboan, denen artean osatzen dute komunitateari zentzua ematen dion sarea, eta denen artean eraikitzen dituzte nork bere burua gizarte eta ikastetxe bereko kide sentitzeko moduko guneak. Izan ere, ikastetxea bera ere komunitate bihurtu behar da: esperientzia abegikor, aberats eta askotarikoak bizi izateko moduko testuinguru antolatua, alegia, pertsona oro den horretantxe onartu eta tratatuko duena, eta ikasle guztiei eskola‐jardueretan parte hartzeko aukera emango diena.

2015(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

KULTUR ANIZTASUNA

KULTUARTEKOTASUNA


Termino asko dago eremu jakin batean hainbat kultura elkarrekin nola bizi diren adierazteko. Kultura desberdin horiek elkarrekin bizi behar dute eta ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatu behar dira, lan egiteko eta giza garapena bultzatzeko. Kulturen arteko topagune horretan, elkarrizketa ahalbidetu nahi dugu; horretarako, beharrezkoa da ezagutza, kultura bakoitzaren atzean dauden logikak ulertzea, eta norberak nahiago duen logika edo kultura-eredua aukeratzea, jarduteko, sentitzeko eta pentsatzeko beste modu batzuk errespetatuz betiere, baldin eta aukera horiek giza eskubideak eta askatasunak errespetatzen badituzte.

Ulertu behar da ez dagoela kultura estatikorik, kultura beti dagoela eraikitze bidean, etengabeko bilakaeran, nahiz eta aldaketak epe ertainera edo luzera baino ez nabaritu. Kulturak aldakorrak diren bezala, halakoxeak dira pertsonaren, kolektiboen eta gizarteen bizitza osoan eratzen diren nortasunak ere.



Baina, zer hartzen dugu kulturatzat? Plog eta Batesen (1980) arabera, hauxe da kultura: “Sinesmen, balio, ohitura, jokabide eta tresna partekatuen sistema da, gizarte bateko kideek beren arteko eta munduarekiko eraginean darabiltena, eta belaunaldiz belaunaldi ikaste-prozesuaren bitartez transmititzen dena”.

Eskola bateko kulturartekotasuna hainbat kunturatako pertsonak toki berean egotea baino askoz gehiago da. Hauek izango behar ziren klaseko kudeaketa-oinarriak:

Aniztasuna
  • Ikasle guztien kulturarteko harreman simetrikoak daude, ardurak, sexua edo jatoriiak axla gabe.
  • Ikasleak integratuta sentitzen dira, kultura, psikologia eta gizarte aldetik.
  • Kulturartekotasun-ahalmenak baliotzat eta treakuntza-eskakizuntzat hartzen dira.
  • Eskolako ohitura eta politikek adierazpen arrazista edo diskriminatzaileen aurka borrokatzen dute.
  • Kolektibo ezberdinetako ikasleak tratu bera dute.
  • Taldeko estereotipo negatiboak gezurtatu egiten dira.
  • Kolektiboen arteko lankidetza errealitatea edo beharra izan ohi da.
  • Eskolak onespen-ahalmen handia bultzatzen du.
  • Harremana sustatzeko giro soziala egoten da.