2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

ESKOLA INKLUSIBOA ANIZTASUNARI ERANTZUTEKO

Ikasle guztiek hezkuntza jasotzeko eskubidea izatea bermatzea dakar hezkuntza‐inklusioak, eta hezkuntza‐bereizkeria eta  ‐bazterketa oro gainditu behar da horretarako.
Bide honetan, hainbat oztopo gainditu behar ditugu mundu guzti‐guztiak hezkuntza jaso, eskolan parte hartu eta ikas dezan, eta gizarte‐egoera ahuleko ikasleek eta gizarte‐maila apaleko ikasleek bereziki; izan ere, ikasle horiek baztertuta eta kalitatezko hezkuntzaren beharrean egoten dira maiz.

Ikuspuntua hau kontuan hartuz aldatu nahi badugu eskola, honako hiru gauza hauek egin behar ditugu:

1. Kultura inklusiboak sortu 

Eskola inklusiboan, irakasleek, ikasleek, familiek eta/edo legezko ordezkariek eta eragile sozialek komunitate‐sentimendua bizi eta lantzen dute guztien artean. Ikastetxearen parte direla sentitu behar dute ikasleek. Ikastetxeak komunitate bat izan behar du; hau da, antolatutako testuinguru bat, ikasleei harrera egin eta hainbat motatako esperientzia aberasgarriak biziaraziko dizkiena. Horretarako arreta jarri behar da eginkizun batzuei.


a) Berdintasuna, zuzentasuna eta justizia sustatzeari.   

b) Eskolako oinarrizko elementuak berregituratzeari, aniztasunari erantzuteko. 
c) Ikasle guztien ikaskuntza bermatzeari. 
d) Komunitateko kide guztien parte‐hartzea bermatzeari. 
e) Irakasleek ikasle guzti‐guztien gaitasunetan sinestea lortzeari.


2. Politika inklusiboak landu 

Politika hauek abian jartzen baditugu, ikasleen ikaskuntza eta parte‐hartzea hobetu egingo dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak ahalmen handiagoa izango du ikasle guzti‐guztiak aurrera bultzatzeko, batez ere, zaitasun‐egoeran dauden ikasleak.

Honako hauek egin behar dira politika inklusiboak lantzeko: 

a) Hezkuntza‐komunitateko kide guztiei eman behar zaie harrera eta parte-hartzea. 
b) Lege‐esparrua eta araudia egokitu behar dira.   
c) Eskola ikasle guztientzat irisgarri izateko lan egin behar dugu. 
d) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lehenetsitako arloetan ikuspegi inklusiboa txertatu behar da, hezkuntza‐ sistemako maila guztietan. 
e) Hezkuntza‐etapa batetik bestera igarotzeko bidea erraztea bi etapen arteko kultura profesionalak elkarren artean hurbiltzeko. 
f) Ikastetxeen ikasketa‐proiektuak lantzea, eskola‐ curriculumeko gaitasunen ikuspegia ardatz hartuta. 
g) Curriculuma egitean kontua hartu beharreko neurriekin eta laguntza pedagogikoarekin lotzea aniztasunarekiko arreta. 
h) Irakasle‐talde egonkorrak sustatzea proiektu inklusiboak lantzea errazagoa izan dadin. 
i) Ikastetxe batek ikasleen aniztasunari erantzuteko egiten dituen ekimen guztiei egiten die erreferentzia laguntza pedagogikoak. Irakasleek eta familiek ikastetxeko eta komunitateko baliabideak erabili behar dituzte ikasle guztien ikaskuntza bultzatzeko.

3. Jarduera inklusiboak gauzatu

Hezkuntza‐jardunean, ikasleek jasotzen duten laguntza banakakoa eta bereizia izan ohi da. Eskola inklusiboan, ordea, laguntza kontzeptuak zabalagoa izan behar du; ezinbestekoa da irakasleek eta profesionalek elkarlanean jardutea, ikaskuntza‐metodoak ikasle guzti‐ guztien beharrei erantzutea eta irakasleek prestakuntza jasotzea; izan ere, prestakuntza oso garrantzitsua da hezkuntza‐jarduna gero eta inklusiboagoa izan dadin.

Ikastetxeak benetan inklusiboak izateko, ondoren zehazten dena beharrezkoa da:

a) Ikastetxeko ikasleen aniztasunaz jabetzea. 
b) Curriculumaren edukiak eta ikasgelako jarduerak berrikustea. 
c) Espazioak eta denbora nola erabiltzen diren aztertzea, eta helburuak kontuan hartuta berrantolatzea. 
d) Ikasleak motibatzea eta haien beharrei buruz gogoeta egitea. 
e) Aurretiko ezagutzak erabiltzea ikasgelako jarduerei eta lanari zentzua emateko. 
f) Proiektu zabalak eta malguak egitea, irakasleek proiektu horietan parte hartzea ekarriko dutenak. 
g) Ikasgelak beste modu batean antolatzea, ikasleen autonomia eta elkarlana sustatzeko.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina