KULTUARTEKOTASUNA
Termino asko dago eremu jakin batean hainbat kultura elkarrekin nola bizi diren adierazteko. Kultura desberdin horiek elkarrekin bizi behar dute eta ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatu behar dira, lan egiteko eta giza garapena bultzatzeko. Kulturen arteko topagune horretan, elkarrizketa
ahalbidetu nahi dugu; horretarako, beharrezkoa da ezagutza, kultura
bakoitzaren atzean dauden logikak ulertzea, eta norberak nahiago duen logika
edo kultura-eredua aukeratzea, jarduteko, sentitzeko eta pentsatzeko beste
modu batzuk errespetatuz betiere, baldin eta aukera horiek giza eskubideak eta
askatasunak errespetatzen badituzte.
Ulertu behar da ez dagoela kultura estatikorik, kultura
beti dagoela eraikitze bidean, etengabeko bilakaeran, nahiz eta aldaketak epe
ertainera edo luzera baino ez nabaritu. Kulturak aldakorrak diren bezala, halakoxeak dira pertsonaren, kolektiboen eta gizarteen bizitza osoan eratzen diren nortasunak
ere.
Baina, zer hartzen dugu kulturatzat? Plog eta Batesen (1980) arabera, hauxe da kultura: “Sinesmen, balio, ohitura, jokabide eta tresna partekatuen sistema da, gizarte bateko kideek beren arteko eta munduarekiko eraginean darabiltena, eta belaunaldiz belaunaldi ikaste-prozesuaren bitartez transmititzen dena”.
Eskola bateko kulturartekotasuna hainbat kunturatako pertsonak toki berean egotea baino askoz gehiago da. Hauek izango behar ziren klaseko kudeaketa-oinarriak:

- Ikasle guztien kulturarteko harreman simetrikoak daude, ardurak, sexua edo jatoriiak axla gabe.
- Ikasleak integratuta sentitzen dira, kultura, psikologia eta gizarte aldetik.
- Kulturartekotasun-ahalmenak baliotzat eta treakuntza-eskakizuntzat hartzen dira.
- Eskolako ohitura eta politikek adierazpen arrazista edo diskriminatzaileen aurka borrokatzen dute.
- Kolektibo ezberdinetako ikasleak tratu bera dute.
- Taldeko estereotipo negatiboak gezurtatu egiten dira.
- Kolektiboen arteko lankidetza errealitatea edo beharra izan ohi da.
- Eskolak onespen-ahalmen handia bultzatzen du.
- Harremana sustatzeko giro soziala egoten da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina